sábado 21 de marzo de 2009

Lehenengo Inauteri tematikoen kronika

Martxoaren 7an, etxebizitza gai bezala hartuta, Plentziako lehenengo inauteri tematikoak ospatu genituen, jaia eta aldarrikapenak tartekatuz. Plentzia eta Gorlizko herrian martoxak 7 etxebizitzaren aldarrikapenerako abiapuntua bilakatu zen, horren adierazlea izanik egun osoan zehar bildu ginen gazteak etxebizitzaren egoera salatzeko.

12.30tan hainbat gazte Astilleroko enparantzan bildu ginen inauteriei hasiera emateko. Txupinazoa ostean trikitixen doinuekin batera alde-zaharreko kaleetatik murgildu ginen, alde zaharrean giro ederra sortuz. Goiza igaro ahala hainbat gazte batuz joan ziren eta eguerdirako 220 gazte baino gehiago geunden antolatutako gazte bazkarian.

Bazkaria eta gero, kontutan hartuta hurrengo egunean emakumearen nazioarteko eguna ospatzen zela, " Mal Habrigo" antzerki taldeak emakumearen egoera salatzeko komedia antzeztu zuten.
Arratzaldean gazte gehiago hurbilduz joan ziren eta antzerki ostean kalejira errebindikatzailea ospatu zen. Euria, batukadaren doinuakin eta hainbat lemen artean ( ke pasa! Ke pasa! ke no tenemos casa!! edo herria bat! Gaztetxe bat!!!....) , Plentzia eta Gorlizkoa gazteok, berriz ere, Plentziako kaleetatik murgildu ginen. Ziur aski eguneko ekimen politena izan zen, ordu batez plentziako kaleak, urteetan zehar, jasan duten monotoniakin apurtzea lortu izan genuen. Bertan, baita, ikusi zen Plentzia eta Gorlizko gazteok baturik egonez gero edozertarako gai garela.

Gauerako Jai-Alai frontoia jendez gainezka egonez zen eta bertara hurbildu ginenok Astitzen, Manifa, Auskalo Non eta DJ Culoen doinuaz gozatzeko aukera izan genuen. Beraz, lehenengo inauterik tematikoak giro ederrean amaitu ziren.

Hurrengo urtean berriz ikusiko garelakoan,
zorionak plentzia ta gorlizko gazteoi!!!


Argazkiak:


Gazteok batu, gaztetxea lortu!!!
Gazteok batu, etxebizitza duina lortu!!!
Gazteok batu, herria aldatu!!!

miércoles 18 de marzo de 2009

BATZARRA UDALETXEAGAZ

Atzo,martxoak 17,Plentziako alkatesa eta Gazteri zinegotzia PGGAgaz elkartu ziren. Hiru gai landu genituen: Gaztetxearen proposamenaren erantzuna; Herriko "mobiliario"aren zainketa eta PGGAren konportamentua eta proposamenen beharra herrian burutzen diren ekimenetan:

1.- Udaletxearen erantzuna aurkeztu genuen proposamenari espero genuena izan da,ezezkoa alegia. Plentziako udaletxeak ez dauka guk pentsatzen genuen horrenbeste diru, eta tokirik ez dago herrian eraikin berri bat ipintzeko. Hala ere, lanean jarraituko dugu bai Plentziako udaletxearekin,erakutsi duten gureganako harrera onagatik batez ere,antzinean egon diren alkateek eta zinegotziek ez bezala, eta sailatuko gara Gorlizkoarekin harremanetan hastea. Honek ez du esan nahi beste konponbiderik ez dugula bilatuko.

2.- Udaletxetik eskatu digute ea saiatu al garen herriko gazteak,batik bat,konzientzatzen herriko paretak eta "mobiliario"a zaindu ditzaten.Plentziako udaletxeak dirutza izugarria gastatu behar izango du aurten soilik herriko paretak garbitzen,guk zikindu ditugun paretak garbitzen.Diru horrekin gauza pilo egin al direla ikusita,behintzat planteatu beharko da hurrengorako.

3.- Udaletxetik oso ondo baloratu da orain arte PGGAk eginiko lana (bai ihauterietan,Palestinari buruzko hitzaldia...).Orain,eskatu digute herriko ekimenetan pixkat gehiago parte hartzea,ez bakarrik gure ekimenetan.Gure erantzuna argi dago,bagabiltza lanean herriko proiektu ezberdinetan,eta horretan jarraituko dugu,bai PGGAk antolaturiko ekimenetan zein beste edozein elkartek deituriko ekimenetan,beti balore batzuk kontutan hartzen direla jakinik.

2009KO MARTXOAREN 18A, PLENTZIA, EUSKAL HERRIA.

PGGA

martes 17 de marzo de 2009

hurrengo batzarrak



hurrengo batzarrak martxoaren 19an goizeko 11etan eta 18an arrastiko seiretan. Gero barikuro batuko gara arratzaldeko 6retan astilleroan. Animatu eta etorri, denon artean gure herrien arazoei aurre egingo diegu eta! GURE ARAZOAK ZURE ARAZOAK ERE BADIRA, ETORRI!
GAZTEAK BATU HERRIA ALDATU!!!
GAZTEAK BATU ETXEBIZITZA DUINA LORTU!!
GAZTEAK BATU GAZTETXEA LORTU!!!

jueves 19 de febrero de 2009

1.go inauteri tematikoak


viernes 6 de febrero de 2009

Palestinari buruzko argazki exposaketa + hitzaldia


viernes 23 de enero de 2009

INAUTERIAK (ALDAKETAK)

Azkenean arazo batzuk direla medio, antolakuntzarekin zerikusirik ez dituztenak, plentziako lehenengo inauteri tematikoak martxoaren 7an ozpatuko dira. Data aldaketa dela eta, programazioan aldaketak egon daitezke. Laister, programazioan egongo daitezken aldaketak eskura eduki ahal izango dituzue.

Barkatu eragozpenak!









GAZTEOK BATU! HERRIA ALDATU!

martes 6 de enero de 2009

Plentziako I. ihauteri tematikoek etxebizitza eskubidea oinarri izango dute

Pentzia eta gorlizko gazteak astilleroan abenduak 30ean ospatutako herri bileran


  • Plentziako Gazte Asanbladak gazte batzarra deitu zuen iragan abenduaren 30ean eta bertan bildutakoek Plentziako lehenengo ihauteri tematiko herrikoiak antolatzea erabaki zuten. Gazteek euren babesa eman zioten gazte asanbladari lanean jarraitu eta gazteen eskubideen defentsan borrokatzen jarraitzeko. Hori dela eta, ihauterien gaia etxebizitza eskubidea izango da eta bertan parte hartzeko deia luzatu diote Plentziako gazteriari.

Plentziako Gazte Asanbladaren oharra:

Pasadan abenduaren 30ean, Plentziako Gazte Asanbladak herri bilerarako deialdia luzatu zuen Plentziako gazteon artean. Lortu genituen ekarpenak, batez ere, jai herrikoiak burutzeko adostasuna, batez ere Plentziako lehenengo Ihauteri tematiko herrikoia bultzatzeko asmo irmoa eta etxebizitza duinaren aldeko borrokan jarraitzeko adostasuna.

Plentziako gazteok euren babesa eman diote Gazte Asanbladari lanean jarrai dezaten, herria indartu eta gazteon eskubideen aldeko defentsan borrokatu dezaten.

Azkenik, PLENTZIAKO LEHENENGO IHAUTERI TEMATIKO HERRIKOIen egitaraua hau izango da:

  • 12:00etan Herri poteoa elektrotunagaz
  • 14:30etan Bazkari herrikoia (sarrera 10 euro: bazkaria +edaria + kontsumizio 1 txoznetan)
  • 16:30etan Euskaraokea
  • 18:30etan Kalejira
  • 20:30etan Kontzertuak

UKABILKADA



ITZIARREN SEMEAK



AUSKALO NON




(Kontzertuak doanik izango dira)

Eta gero, GAUPASA dj-egaz eta sorpresa gehiagorekin.

Ihauteri hauen gaia ETXEBIZITZA izango da. Otsailaren 28an Plentziako Jai Alai frontoian itxaroten zaituztegu!! Animatu eta Parte hartu!!!

GAZTEOK BATU, HERRIA ALDATU!!!

BASAURIKO gAzTEtXEA DESALOJATU NAHIEAN DAUDE

Txarraska Gazte Asanbladaren komunikatua

Hilabete gutxi barru, Txarraska Gazte Asanbladak eta Basauriko Gaztetxeak (LaBasconiaren bulegoetan kokaturik) beren 10. urteurrena ospatuko dute. Hamar urte hauetan, Basauriko gazteok, mota guztietako ekintza kulturalak, kirolezkoak eta artistikoak garatu ditugu, beti autogestioa bultzatuz.

• Abenduaren 20an, hainbat egunkaritan, gaztetxea dagoen eraikuntzan MuseoVasco de Arte Contemporaneo eraiki nahi dutenaren albistea agertu zen. Beraz, Basauriko Gaztetxea berriro desalojo mehatsupean dago. Udaletxekoek, ez digute inongo berririk eman Txarraska Gazte Asanbladakoei, eta gainera eraikuntzaren hondamenaren errua geurea dela azaldu dute.

21ean premiazko asanblada ospatzen dugu eta 22an plenora joatearen erabakia hartzen dugu azalpenak eskatzeko.

Loly de Juan alkatesak, harroputsez, argi adierazten digu kalean utzi nahi gaituela eta ez dela negoziaziorik egongo. Baina Basauriko gazteok erantzuna emango diogu mehatsuari eta geurea defendatuko dugu nahiz eta poliziak ekarri. Zeren beldur zaudete? Krisialdian luxosko eraikuntzak egin nahi dituzte eta argi dago ez dutela herritaron iritzia entzungo.

• Argi utzi behar dugu, gaztetxea, eraikuntzraen lehenengo eta beheko solairuetan kokatzen dela, eta beste solairuen arduraduna udalatxea dela. Gaztetxeko ateak, beti zabalik egongo dira, nahi duena pasatzeko eta bertan Basauriko gazteok egunero egiten dugun lana ikusteko.Entsaiu gelak, skate pista, liburutegia, ludoteka, kontzertuak, grabaketa estudioa, grafitti, arte ederrak eta serigrafia taillerak, tetegia, informatika ikastaroak, hitzaldiak, filme, kortometraiak, eta dokumentalen proiekzioa...dira Basauriko gazteok autogestioaren bidez eta lanari esker, gaur egun eskeintzen ditugun ekintzak.

Kalean ikusi nahi gaituzte? Bertan egongo gara haiei lotsatzeko. BASAURIK GAZTETXEA BEHAR DU!! Kolektibo zein mota guztietako jendearen laguntza eskatu behar dugu, gaztetxearen alde egingo diren ekintza eta mobilizazioak bultzatzeko. Informatzen jarraituko dugu. Adi mobilizazioetara!!

BASAURIKO GAZTETXEA, 10 URTE ETA AURRERA!!

08-12-24TXARRASKA GAZTE ASANBLADA

Comunicado de Txarraska Gazte Asanblada
Dentro de solo unos meses, Txarraska Gazte Asanblada y el Gaztetxe de Basauri(ubicado en las antiguas oficinas de La Basconia) cumplirán su décimoaniversario. Diez años promoviendo actividades culturales, deportivas,artísticas...alternativas y autogestionadas por jóvenes de Basauri. • El pasado sábado 20 de diciembre, varios periódicos publicaron la noticia deque en el edificio que acoge el gaztetxe, se ubicará el Museo Vasco de ArteContemporaneo a finales del 2010. Nos tenemos que enterar por la prensa que elGaztetxe de Basauri vuelve a estar bajo la amenaza del desalojo sin tan siquierarecibir notificación alguna por parte del ayuntamiento. Txarraska Gazte Asanblada hasido dejada totalmente de lado por parte de la Corporación y además acusada de serla responsable del deterioro del edificio.
Tras una asamblea de urgencia el dia 21 decidimos acudir al pleno delayuntamiento del día siguiente para pedir aclaraciones sobre lo ocurrido. Nosolo no hubo explicaciones, si no que además la alcaldesa Loly de Juan hizogala de su prepotencia y sentenció el pleno dejando claro que nos quiere dejaren la calle y que no dará opción a negociar nada. Pues lo lleva claro, no nosquedaremos sentados y tendrá enfrente a la juventud de Basauri demostrando quesomos un referente socio-cultural en el municipio y que esto ya no hay quien lopare... A la salida del ayuntamiento comprobamos que las Fuerzas de Seguridadmerodeaban. ¿A que teneis miedo?, ¿a que los ciudadanos no vean con buenos ojosque en tiempos de crisis propongais edificios de alto standing y gastospúblicos desmesurados?, ¿a que haya ciudadanos descontentos debido al PlanUrbanístico que quereis imponer en Basauri?... • Debemos aclarar, que el espacio dedicado al gaztetxe son la primera planta yel sótano y por tanto el resto de pisos no son responsabilidad nuestra, si no queson gestionados por el ayuntamiento. Cualquiera puede comprobar por si mism@ elbuen aspecto que con el tiempo, ilusión y trabajo le hemos dado l@s jóvenes delpueblo al gaztetxe y que sus puertas siempre han estado abiertas a la participaciónpopular. No tenemos nada que esconder y si mucho que enseñar!! Locales de ensayo, pista de skate, biblioteca, ludoteca, conciertos, estudio degrabación, talleres de grafitti , bellas artes y serigrafía, tetería, cursos deinformática, charlas, proyecciones de películas, cortos, documentales...son elfruto del trabajo de un montón de jóvenes de Basauri que defendemos laautogestión. ¿Nos quieren ver en la calle? Pues en la calle vamos a estar y les vamos a sacar loscolores. BASAURI NECESITA EL GAZTETXE!! Por eso, queremos solicitar el apoyo de todoslos colectivos, usuarios del gaztetxe, ciudadanos,etc en las actividadesreivindicativas y movilizaciones que a partir de ahora se llevarán a cabo. Seguiremos informando. Atent@s a las movilizaciones!!

BASAURIKO GAZTETXEA, 10 URTE ETA AURRERA!!

viernes 19 de diciembre de 2008

GAZTE hERRI BiLERA


ANIMATU ETA PARTE HARTU!! GAZTEOK BATU, HERRIA ALDATU!!!

lunes 10 de noviembre de 2008

PGGAk PASADAN ZAPATUEN ESKEINITAKO PRENTSAURREKOA


Pasadan zapatuen Plentziako gazteak herriko udaletxean bildu ginen gazteon lana aurkezteko, eta batez ere gaztetxea aldarrikatzeko, bertan gaztetxe proiektu bat aurkeztu baitzen. Gure proiektua udaletxean entregatuko da eta euren erantzuna lehen bai lehen espero dugu. Ezezkoa ematekotan gazteak lanean jarraituko dugula argi daukagu, herriko gazteentzat udaletxeak egiten ez dituen ekintzak antolatuz, eta noski, gazteon eskubideak defendatuz.
Hemen dekozue bertan esandakoa:
Gazteok Batu, Herria ALDATU!

Plentziako Gazte Asanblada martxan jarri zenetik, gure helburu nagusienetako bat, gazteentzako gune bat aurkitzea izan da, non hauek izango dira haien etorkizuna zuzenduko dutenak. Hau lortzeko asmotan, bide ugari jorratu ditugu; hutsik zeuden lekuak okupatu, udaletxean zegoen aurreko alderdiarekin akordio batera heltzea zaiatu, eta azkena, eta gazte planean parte hartzea, kontuan hartuko gintuztelakoan.

Gazte Asanbladak beti izan du aukera gazte planean parte hartzeko, eta dei egin genuen Plentziako gazteei bertan parte har zezaten. Hala ere, gazte planaren bigarren foroan parte hartzeko gonbita jasotzean eta gertakarien plana eskuratzean, P.G.A.-k ikusi zuen, bertan ez zela gazte mugimendu bat irudikatzen. Arrazoi hauetaz aparte, txostenean jarrera babeskoia islatzen da eta horrekin oso kritikoak gara, badakigulako iraganeko pentsaera hoiek ez dutela funtzionatzen. Azkenean ondo pentsatu ostean P.G.A.k foruetan parte hartzeari uko egin eta gazte planetik alde egin zuen, badakigulako azken emaitza ez dela aldatuko, guk parte hartu edo ez (enpresa berberak beste herrietan zuzendu duen Gazte Planaren emaitzek dioten moduan.

Aurrekoa alde batetara utziz, uste dugu Plentziako gazteok urteak daramatzagula alor ugaritan parte hartzen eta erakutzi dugula ekintzak antolatzeaz gai garela:

- Orain dela hiru urte, kuadrilak eta Gazte Asanbladak jai antolakuntzan tartekatzea erabaki zuten, jendeak parte har zezan eta jai herrikoiak bultzatzeko asmoz. Jaietan Ondorioa nabaritu zen. Hau gazteok aurrera eramanda atera zen eta gu autogestionatzen dakigula erakutsi genuen.

- Laguntaldeon arteko harremanak sendotzeko eta nohizean behin gazteok elkartzeko asmoz, gazte bazkariak antolatu dira. Berriro Plentziako gazteon lanari eta inplikazioari ezker, zer egiteko gai garen begi bistan geratu da.

- Aurten, gazteok pairatzen dugun problematika aldarrikatzeko eta jai herrikoiak bultzatzeko asmoz, lehenengo Gazte Eguna antolatu genuen. Balorazioa, bikaina izan zen, gazte askok parte hartu eta lagundu zuten. Beste behin herri honetako gazteek duten ahalmena agerian geratu zen.

Lan guzti hau bolondrezki eta parte hartuz egin da.
Ez dira ordu gutxi Astilleroan pasa ditugunak arazo hauetaz eta asanblearioki kontzentzu batetara heltzeko. Gure lanari esker lortzen ari garena, orain dela urte batzuk pentsa ezina litzake.

Esandako arrazoi guztiengatik, Plentziako gazteok ¨Gazteok Batu, Herria Aldatu¨ proiektua bultzatzea erabaki dugu. Mahai gainean, itxaropentsua eta handinahia den proiektu bat jarriko dugu eta hau lortu arte borrokatuko dugu. Herri honetako gazteok leku aske bat behar dugu. Hau ez litzateke izango ¨laguntalde baten lonja¨. Leku honetatik, herrian pairatzen ditugun hainbat arazo ikutuko genituzke: Droga, Etxebizitza, Aisi alternatiboa, Euskera, Genero..... leku kritiko eta bateragarria. Azken finean, gure aukerak eta erabaki kolektiboak asanblea moduan hartzeko gune bat litzake (duela denbora egiten daramaguna bezala) eta gazte guztientzako irekia egongo litzatekena.

Ez da eskakizun hau egiten dugun lehen aldia eta erantzuna udaletxeak lokalik ez duela izan da. Orduan udaletxeak lokalik ez duela jakinda, aurretik aipaturiko funtzioak betetzeko, guk proposatzen duguna futbito ondoan dauden zabuetan etxe prefabrikatuen modulu bat ipintzea da. Orain baietz edo ezetz esatea geratzen zaizue. Edozein erantzuna izanda ere, guk gure helburuak betetzeko lan egiten jarraituko dugu.

martes 4 de noviembre de 2008

HILAK 8 ASANBLADAK EMANDAKO PRENTSAURREKOA EGONGO DA ASTILLEROAN

Hurrengo zapatuen, azaroak 8, plentziako gazte asanbladak prentsaurreko bat egingo du plentziako astilleroan gaztetxea aldarrikatzeko asmoz. Goizeko 12:00tan hasiko da eta bertan gazteok burutzen ari garen lana aurkeztuko da, udaletxeari gaztetxe proiektu aukera bat azalduz. Prentsaurrekoa plentzia telebistan ikusteko aukera izango duzue, eta laster blog honetan irakurtzeko aukera ere emango da. Nahi duena hurbildu daiteke astillerora zuzenean entzun ahal izateko. Eta gogoratu:

GAZTEAK BATU, HERRIA ALDATU!

domingo 2 de noviembre de 2008

Historia eta helburuak


Iragana:

Orain dela 4 urte Plentzia eta Gorlizko zenbait gazte, gazteon arazoei aurre egiteko Plentziako Gorlizko Gazte Asanblada sortzea erabaki zuten, ikusten baigenuen gazteok dauzkagun arazoei aurre egiteko geratzen zitzaigun irtenbide bakarra denok batera antolatzea zela, bai Plentziko Gazteak zein Gorlizko gazteak.

Ordutik, PGGA-k gora behara asko izan ditu, baina beti ere Plentziako eta Gorlizko gazteak bizi izan dituzten problemak kontutan izanda eta honi aurre egiten sahiatuz, nahiz eta gure balibideak oso eskasak izan diren eta horrek kriston mugak suposatu du ohiartzuna izaterako orduan.

Hasieran, PGGA-an gure arazoei aurre egiteko antolatzeko gune askea oso garrantzitsua zela ikusi genuen eta hau holan izan da, sinbolikoki Kristoko Aldapan dagoen Baseliza okupatu genuen. Okupazio honen bitartez Udaletxeari adierazi nahi genion, gazteak bertan geundela eta gure burua antolatzeko gune aske bat behar genuela. Ikusita, Kristoko Baseliza eraikuntza historikoa zela, okupazioa bertan behera ustea erabaki genuen eta aste bateko epea eman genion Plentziko Udaletxeari.

Plentziako Udaletxeak ez zuela ezer jakin nahi ikusirik, hurrengo astean Portaletas ondoan, oraindik hutsik dagoen etxea, okupatzea erabaki genuen. Bertan hainbat kuadrileetako gazteak bildu ginen eta esan daiteke gazte asanbladaren momenturik gorenena izan zela. Baina, bi aste pasa eta indar errepresiboak etorri ziren eta gazteok egiten ari ginen izugarrizko lana bertan behera geratu zen. Gaztetxe hartan hainbat ekimen bultzatzen ari ginen; euskararen normalkuntza, sexu gela… eta beti ere gazteon arazoei handienetako bateri aurre egitea, espekulazioari. Ordutik, PGGA-ren dekadentzia hasi zela esan daiteke, baina autokritika egiteko balio izan digu. Garai hartan ezin izan genuen oinarri sendo sustraitu eta jaso genuen lehen kolpe handian ikusi zen. Gero beti gaztetxearen helburua gure lehenengo helburuetako bat izan da, bestelako arazoak albo batean utziz eta indar handiak horretan galduz. Azken finean, gure estrategia ez zetorren bat egoerarekin, horrek ez du esan nahi guk ikusten genuen arazoen irakurketa txarra zenik.

Egoera hau izanda, gazte asanblada erabat sakabanatu egin zen orain dela 2 urte, baina beste gazte mugimendua hasi zen, Plentziko gazteon jai batzordea. Bertan hainbat kuadriletako gazteak bildu ziren, jaiei bultzada emateko. Jai batzordeak kriston arrakasta eduki zuen eta azpimarratu behar da, PGGA-tik jaiotako ekimen bat izan zela baina ordurarte eramandako estrategia erabat aldatuta. Nahiz eta, gazte kuadrileen jai batzordeak gazteon problematikari ez erantzun, gazte kuadrileen arteko elkarlana, antolaketa eta elkarbizitza bultzatzeko balio izan du, besteak beste.

Bere aipatu egin behar da, orain dela ia urte bat alkatetzan egindako aldaketa eta antza denez, baina dena ikusi beharko, udalaren partetik gazteon ahotsa hobeto entzungo dutela dirudi, baina hobeto da ezer ez aurreikustea badaezpada.


Oraina:

Egoera nola aldatu den ikusita, PGGA berriz, zirikatzeko indarrakin batu egin da eta beti ere gazteon arazoei aurre egiteko. Gizartearen azterketa egin ostean PGGA-k honako arazo handiak ikusten ditugu:

- ESPEKULAZIOA: PGG-tik ikusten dugu gazteek gaur egun etxe bizitza duin bat lortzeko kriston arazoak dituztela eta hau batez ere, Espainar Gobernuak, Eusko Jaularitzak eta baita, Plentziko eta Gorlizko Udaletxeak eraman dituzten politika espekulatzaileengatik izan da, gutxi batzuen negozioa bultzatuz eta gazteontzako etxe-bizitza duin baten eskubidea ukatuz.

Gaur egungo egoera eta orain lau urteko egoera nahiko antzekoa da, nahiz eta etxe bizitzen prezioak behera egin, eraikuntzaren sektorea jasaten ari den krisia dela kausa. Hala ere, gazteek kriston arazoak dituzte etxe bizitza duin bat eskuratu ahal izateko eta horrek gazteon eguneroko bizitzan kriston eragina dauka; etxetik gero eta beranduago joatea, zure bizitza hipotekatzea, familia osatzeko orduan muga… Plentzia eta Gorlizko egoera ikusirik uste dugu baudaudela etxe nahikotxo eta ez dela gehiago eraiki behar, baizik eta urte osoan zehar hutsik dauden pisu jabeen aurka neurriak hartzea, jabeei behartuz etxeak prezio egoki batean alokatzen. Espainar Konstituzioak dino jabego pribatuak izaera soziala eduki behar duela eta etxe bizitza jabego pribatua den neurrian, hutsik dauden etxeek ez dute izaera sozialik betetzen. Jabego Pribatuaren izaera soziala kontutan hartuta hutsik dauden etxeko jabeen aurka neurriak hartu daitezke, Europako beste herrietan egin den bezala.
PGGA-tik hasierako neurri bezala ikusiko genuke baina uste dugu arazoa sustraitik konpondu behar dela eta horregatik salatu nahi dugu, sistema neoliberal honek ESPEKULAZIOA babesten duen bitartean OKUPAZIOA kriminalizatzen duela. PGGA-k adierazi nahi du OKUPAZIOAREN ERABILPENA LEGITIMOTZAT IKUSTEN DUELA ESPEKULAZIOARI AURRE EGITEKO. Bere Plentziako eta Gorlizko udalak deitzen ditugu honen inguruan eztabaida herritarra bultzatzera.

- PREKARITATEA: Espekulazioaren arazoarekin batera prekariatatea dator. Gaur egun, gazteak lan merkatura sartzeko kriston arazoak dituzte edo hobeto esanda behin lan merkatuan sartuta sistema kapitalista honen krudaltasuna jasan behar dugu, gazteak merkantzian bilakatuz. Gure lan baldintzak nahiko txarrak izanez; soldata txikiak, lan ordu larregi, kontratu finkorik ez edota kontratu eza… Honek izugarrizko eragina dauka eguneroko bizitzan eta lehenago aipatu dugun espekulazioaren arazoarekin oso lotuta dago. Gaur egun etxeen prezioak nola dauden ikusita, ia gazte gehienek dauzkagun lan kontratuekin oso zaila daukagu etxe bat erostea eta erosiz gero gure burua bizitza osorako hipotekatuta utziko genuke, besteak beste. PGGA-k Espainar Gobernua eta Eusko Jaularitzak honen erantzule ikusten ditu, eta Plentziako eta Gorlizko Udaletxeari neurriak har ditzatela eskatzen diegu. Adibidez, Plentziako eta Gorlizko gazteen lan kontratu guztiak baldintza duin batzuk betetzea eta gazteak kontraturik gabe lan egiten ez egotea; Plentzia eta Gorlizko taberneengan, enpresengan… kontrola handituz. Beti ere beharrezko ikusten dugu neurriak hartzekotan gazteen parte hartzea bultzatzea eta hauen iritziak kontutan hartzea.

- ARAZO SEXISTAK: Gazte eta Emakumea izanez gero jasaten duzun diskriminazioa bikoitza da eta horren aurrean Plentziako eta Gorlizko udaletxearen politika bakarrik instituzionalak izan direla uste dugu. Politika hauekin ez dira amaitzen gazte eta emakumeen arazoak, eta uste dugu sensibilizazio kanpaina potente bat bultzatu behar dela gaur egun gizartean bizirik dirauten jarrera matxistekin amaitzeko, beti ere gazteen parte hartzea beharrezko ikusten dugu. Gaur egungo gazteak gure ondorengoei gure baloreak trasmitituko dizkiegu, beraz matxismoaren trasmiziarekin akabatzea gure esku dago.

- EUSKARA: PGGA-k salatu nahi du udaletxearen partetik eraman diren Euskarra politikak eta baita autokritika eginez gazteon erabilpen eskasa. Horretarako eskatzen diegu Plentziako eta Gorlizko Udaletxeei bi hizkuntzen berdintasuna bermatzea arlo instituzionalean, baita honen erabilpenerako sensibilizazio kanpaina irekitzea. PGGA-an gure partetik euskara hasi gara erabiltzen gure batzarretan, Euskararen normalkuntzaren aldeko apostua eginez.

- ALDAKETA KLIMATIKOA: Sistema neoliberlalen politikak, naturaren errespetu eza, aldaketa klimatikoa azkartzea ekarri du; poloak urtzea, berotegi efektua, pretoleoren gehiegizko erabilpena… Munduaren etorkizuna arrisku larrian dago eta munduko jabeek honi aurre egiteko eramaten ari diren politikak oso eskazak dira, nahiago baitute beraien poltsikoak diruz betetzea natura errespetatzea baino( Euskal Herrian AHT-ren kasua). Baina dena ez da posible, poltsikoak diruz bete edo inguremena errespetatu. PGGA-k ikusten du, gazteak ez daudela behar beste sentsibilizatuta eta Instituzioen partetik politika hipokritak eramaten direla, aldaketa klimatikoaren diskurtsoa erabiliz initeresatzen zaienean bere politikekin bat ez etorriz; Zentral termiko gehiago egiteko proiektuak, AHT, Super-sur bezalako proiektu txikitzaileak, kontsumismoaren baloreak bultzatzea… Honen aurrean PGGA-k beharrezkoa ikusten du gazteon sensibilizazio, etorkizunean guk jasoko baititugu aldaketa klimatikoaren ondorioak eta gu izango baigara munduaren gidariak. Honen aurrean, Plentziako eta Gorlizko Udaletxeei eskatzen diegu eztabaida herritar sakona sortzea honen inguruan eta ingurumenaren errespetua bultzatzea, ez bakarrik hitzez, baita ekintzez. Horregatik PGGA-k Plentziako eta Gorlizko Udaletxeari AHT-ren kontra agertzea eskatzen diegu, ingurumena errespetatzen ez duen proiektua baita.

- DROGAK: Plentziako eta Gorlizko gazteek aspaldidanik drogen arazoa jasaten ari dira. Belaunaldi zaharrak, belaunaldi berriak eta gazte asko drogetan sartzen dira. Gure ikuspegitik, drogeek ikuspegi kritiko eta iraultzaileari ez diotela mesedirik egiten eta sortzen duen dependentzia gazte iraultzailetan sortu daiteken ahulezia bezala ikusten dugu. Bere ez dugu ongi ikusten drogak ilegalak izatea, honen inguruan mafiak, delikuentzia eta abar sortzen baitira. Horregatik, PGGA drogen legalizazioaren aldeko jarrera dauka eta Plentziako eta Gorlizko gazteen artean drogeen inguruan eztabaida handia egin behar dela uste dugu.


- AISIALDIA: Gaur egun, kirol federatuetatik aparte gazteak aisialdietarako alternatiba askorik ez daukate. Federatu egoten ez bazara kirolik praktikatzea oso zaila duzu. Askotan beste elkarteek egiten dituzten tailerrak burutu ahal izateko ordaindu behar izaten da. Honetaz aparte, gazteek ez daukate aisialdirako besterik. Plentziako eta Gorlizko udalek bultzatu dituzten tailerrak ez dute arrkastarik izan, hauek gazteen nahiak ez baitituzte betetzen. Honen zergatia erraza da aurkitzea; gazteei ez baitzaigu galdetu zer nahi dugun.

Etorkizuna:

Aurretik aipatutako arazo guziten aurrean PGGA-k gazteon antolakuntza beharrezkoa ikusten du. Antolakuntzaz aparte, oso beharrezkoa ikusten dugu espazio aske bat eskuratzea gure ekimenak aurrera eraman eta gure arazoei aurre egin ahal izateko. Leku bat, non gazteak espekulazioaren inguruan eztabaidatu eta honi aurre egiten sahiatzen garen. Leku bat, non prekaritatearen aurka borrokatu, eztabaidatu eta antolatzen garen. Leku bat, non matxismoa lekurik ez daukan eta beste balore batzuk erakusten diren. Leku bat, non aldaketa klimatikoaren inguruan sensibilizatzen den. Leku bat, non gazteok gure tailerrak egiten ditugu beste aisialdi alternatiboak bultzatuz ; kontzertuak, malabarrak....
Leku bat non, drogen arazoen inguruan eztabaida sakona bultzatzen den. Azken finean, PGGA-k uste du Plentziako eta Gorlizko gazteok GAZTETXE bat behar dugula. Gaztetxearekin, esan nahi dugu lokal bat non guk gure burua antolatzen dugun eta autogestionatzen garen. Udaletxeak espazio hau emanez gero, ez dugu onartuko hauen esku sartzerik. Horregatik azpimarratzen dugu autogestionatuta izan behar dela eta gazteon antolakuntzaz soiliz aurrera eramana. Udaletxeak, gure eskakizunak betetzen ez baditu eta PGGA-k gazteen babesa lortuz gero, beste bide batzuk jorratuko genituzke gure espazio askea lortzeko. Beraz, honekin esan nahi dugu Okupatzeko prest gaudela.
Alegia, Gaztetxearen lorpena bere biziko garrantzia daukala uste dugu etorkizunari aurre egin ahal izateko.


HERRI 1, GAZTETXE 1!!!