2011/06/28

eraso sexistarik ez!!


Plentziako neska batek jasandako erasoaren inguruan gure irakurketa argi eta garbi kaleratu nahi dugu. Lehenik eta behin gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diogu biktima nagusi den neskari.

Gaur, beste behin ere emakumeon kontrako indarkeria kasu baten aurrean aurkitzen gara. Plentziako emakume bat erasotua izan zen pasaden azaroan. Biktimaren esanetan, metrotik jaitsi ostean, gizonezko batek jarraitu egin zuen eta, etxerako bidean, eraso egin zion eta lurrera bota zuen.
Jakin ahal izan denez, ustezko erasotzailea kalean eta kargu barik dago gure artean.

Kasu honetan Emakumeak, erasotzailea gainetik kentzea eta ihes egitea lortu zuen.  Baina bihar beste emakume bat izan daiteke bortxatua erasotzailea kalean egonda. Beraz, herriko neska guztien aurka egindako eraso bat izan da hau. Ezin da salatu gabe gelditu eta ezin da horrelakorik berriro gertatzen utzi.

Indarkeriari aurre egiteko emakumeon arteko elkartasuna eta antolakuntza nahiz borroka feministaren premia azpimarratu nahi dugu. Eta ez hori bakarrik, baita indarkeriaren aurrean jendarte osoaren inplikazioa ere. Izan ere, guztion ardura da, nagusitzen den sexismoa eta indarkeria adierazpen ororekin bukatzea.

Beraz, eraso hauen aurrean elkartasuna, autodefentsa eta erantzun zuzena ematera deitzen dizuegu. Honelako jarrerak dituztenak gure gizartetik kanpo nahi ditugula ozenki adierazi nahi dugu. Sistema patriarkalarekin apurtu beharra dugu eta jendarte berri bat eraiki.

Lan handia dugu aurretik, emakumeen eskubideen aldeko borrokak ez baitu etenik. Haserre gaude eta beste behin emakumeonganako indarkeriarekin amaitzea exijitzen dugu. Jarrai dezagun feminismotik lanean, emakumeoi zor zaiguna borrokatuz. Plentzia, eta Euskal Herri feminista lortu arte!

Erasoen aurrean ezin garelako ez ixilik ezta geldirik ere geratu!!! Gure auzo eta herrietatik erasotzaileak baztertzen jarraituko dugu!!!

ERASO SEXISTARIK EZ!
ZIABOGA HERRIARI!!!






No hay comentarios: