2008/11/10

PGGAk PASADAN ZAPATUEN ESKEINITAKO PRENTSAURREKOA


Pasadan zapatuen Plentziako gazteak herriko udaletxean bildu ginen gazteon lana aurkezteko, eta batez ere gaztetxea aldarrikatzeko, bertan gaztetxe proiektu bat aurkeztu baitzen. Gure proiektua udaletxean entregatuko da eta euren erantzuna lehen bai lehen espero dugu. Ezezkoa ematekotan gazteak lanean jarraituko dugula argi daukagu, herriko gazteentzat udaletxeak egiten ez dituen ekintzak antolatuz, eta noski, gazteon eskubideak defendatuz.
Hemen dekozue bertan esandakoa:
Gazteok Batu, Herria ALDATU!

Plentziako Gazte Asanblada martxan jarri zenetik, gure helburu nagusienetako bat, gazteentzako gune bat aurkitzea izan da, non hauek izango dira haien etorkizuna zuzenduko dutenak. Hau lortzeko asmotan, bide ugari jorratu ditugu; hutsik zeuden lekuak okupatu, udaletxean zegoen aurreko alderdiarekin akordio batera heltzea zaiatu, eta azkena, eta gazte planean parte hartzea, kontuan hartuko gintuztelakoan.

Gazte Asanbladak beti izan du aukera gazte planean parte hartzeko, eta dei egin genuen Plentziako gazteei bertan parte har zezaten. Hala ere, gazte planaren bigarren foroan parte hartzeko gonbita jasotzean eta gertakarien plana eskuratzean, P.G.A.-k ikusi zuen, bertan ez zela gazte mugimendu bat irudikatzen. Arrazoi hauetaz aparte, txostenean jarrera babeskoia islatzen da eta horrekin oso kritikoak gara, badakigulako iraganeko pentsaera hoiek ez dutela funtzionatzen. Azkenean ondo pentsatu ostean P.G.A.k foruetan parte hartzeari uko egin eta gazte planetik alde egin zuen, badakigulako azken emaitza ez dela aldatuko, guk parte hartu edo ez (enpresa berberak beste herrietan zuzendu duen Gazte Planaren emaitzek dioten moduan.

Aurrekoa alde batetara utziz, uste dugu Plentziako gazteok urteak daramatzagula alor ugaritan parte hartzen eta erakutzi dugula ekintzak antolatzeaz gai garela:

- Orain dela hiru urte, kuadrilak eta Gazte Asanbladak jai antolakuntzan tartekatzea erabaki zuten, jendeak parte har zezan eta jai herrikoiak bultzatzeko asmoz. Jaietan Ondorioa nabaritu zen. Hau gazteok aurrera eramanda atera zen eta gu autogestionatzen dakigula erakutsi genuen.

- Laguntaldeon arteko harremanak sendotzeko eta nohizean behin gazteok elkartzeko asmoz, gazte bazkariak antolatu dira. Berriro Plentziako gazteon lanari eta inplikazioari ezker, zer egiteko gai garen begi bistan geratu da.

- Aurten, gazteok pairatzen dugun problematika aldarrikatzeko eta jai herrikoiak bultzatzeko asmoz, lehenengo Gazte Eguna antolatu genuen. Balorazioa, bikaina izan zen, gazte askok parte hartu eta lagundu zuten. Beste behin herri honetako gazteek duten ahalmena agerian geratu zen.

Lan guzti hau bolondrezki eta parte hartuz egin da.
Ez dira ordu gutxi Astilleroan pasa ditugunak arazo hauetaz eta asanblearioki kontzentzu batetara heltzeko. Gure lanari esker lortzen ari garena, orain dela urte batzuk pentsa ezina litzake.

Esandako arrazoi guztiengatik, Plentziako gazteok ¨Gazteok Batu, Herria Aldatu¨ proiektua bultzatzea erabaki dugu. Mahai gainean, itxaropentsua eta handinahia den proiektu bat jarriko dugu eta hau lortu arte borrokatuko dugu. Herri honetako gazteok leku aske bat behar dugu. Hau ez litzateke izango ¨laguntalde baten lonja¨. Leku honetatik, herrian pairatzen ditugun hainbat arazo ikutuko genituzke: Droga, Etxebizitza, Aisi alternatiboa, Euskera, Genero..... leku kritiko eta bateragarria. Azken finean, gure aukerak eta erabaki kolektiboak asanblea moduan hartzeko gune bat litzake (duela denbora egiten daramaguna bezala) eta gazte guztientzako irekia egongo litzatekena.

Ez da eskakizun hau egiten dugun lehen aldia eta erantzuna udaletxeak lokalik ez duela izan da. Orduan udaletxeak lokalik ez duela jakinda, aurretik aipaturiko funtzioak betetzeko, guk proposatzen duguna futbito ondoan dauden zabuetan etxe prefabrikatuen modulu bat ipintzea da. Orain baietz edo ezetz esatea geratzen zaizue. Edozein erantzuna izanda ere, guk gure helburuak betetzeko lan egiten jarraituko dugu.

No hay comentarios: