2009/03/21

Lehenengo Inauteri tematikoen kronika

Martxoaren 7an, etxebizitza gai bezala hartuta, Plentziako lehenengo inauteri tematikoak ospatu genituen, jaia eta aldarrikapenak tartekatuz. Plentzia eta Gorlizko herrian martoxak 7 etxebizitzaren aldarrikapenerako abiapuntua bilakatu zen, horren adierazlea izanik egun osoan zehar bildu ginen gazteak etxebizitzaren egoera salatzeko.

12.30tan hainbat gazte Astilleroko enparantzan bildu ginen inauteriei hasiera emateko. Txupinazoa ostean trikitixen doinuekin batera alde-zaharreko kaleetatik murgildu ginen, alde zaharrean giro ederra sortuz. Goiza igaro ahala hainbat gazte batuz joan ziren eta eguerdirako 220 gazte baino gehiago geunden antolatutako gazte bazkarian.

Bazkaria eta gero, kontutan hartuta hurrengo egunean emakumearen nazioarteko eguna ospatzen zela, " Mal Habrigo" antzerki taldeak emakumearen egoera salatzeko komedia antzeztu zuten.
Arratzaldean gazte gehiago hurbilduz joan ziren eta antzerki ostean kalejira errebindikatzailea ospatu zen. Euria, batukadaren doinuakin eta hainbat lemen artean ( ke pasa! Ke pasa! ke no tenemos casa!! edo herria bat! Gaztetxe bat!!!....) , Plentzia eta Gorlizkoa gazteok, berriz ere, Plentziako kaleetatik murgildu ginen. Ziur aski eguneko ekimen politena izan zen, ordu batez plentziako kaleak, urteetan zehar, jasan duten monotoniakin apurtzea lortu izan genuen. Bertan, baita, ikusi zen Plentzia eta Gorlizko gazteok baturik egonez gero edozertarako gai garela.

Gauerako Jai-Alai frontoia jendez gainezka egonez zen eta bertara hurbildu ginenok Astitzen, Manifa, Auskalo Non eta DJ Culoen doinuaz gozatzeko aukera izan genuen. Beraz, lehenengo inauterik tematikoak giro ederrean amaitu ziren.

Hurrengo urtean berriz ikusiko garelakoan,
zorionak plentzia ta gorlizko gazteoi!!!


Argazkiak:


Gazteok batu, gaztetxea lortu!!!
Gazteok batu, etxebizitza duina lortu!!!
Gazteok batu, herria aldatu!!!

1 comentario:

EZAI_ICEA dijo...

Kaixo,

Endika naiz, Bizkaian EZAI-ICEA kolektiboa eramaten duena. mail hau bidaltzen dizuet batez ere harremanetan jartzeko.

Orain dela gutxi krisi honi bururzko liburuxka bat argitaratu dugu (erderaz), eta egin dugun lana aprobetxatuz zenbait hiztaldi ematen ari gara penintsula osotik. Datorren astelehenean Itzubaltzetako Gaztetxean emango dot.

Bestalde, zelan ikusten dozute Plentzia/Gorlizen holako hitzalditxoren bat ematea?

besterik gabe, besarkada handi bat guztioei

Endika

Instituto de Ciencias Economicas y de la Autogestión (ICEA) - Bilbao
Ekonomi Zientzia eta Autogestioaren Institutua (EZAI) - Bilbo.

bilbo@iceautogestion.org

http://iceautogestion.org