2009/01/06

Plentziako I. ihauteri tematikoek etxebizitza eskubidea oinarri izango dute

Pentzia eta gorlizko gazteak astilleroan abenduak 30ean ospatutako herri bileran


  • Plentziako Gazte Asanbladak gazte batzarra deitu zuen iragan abenduaren 30ean eta bertan bildutakoek Plentziako lehenengo ihauteri tematiko herrikoiak antolatzea erabaki zuten. Gazteek euren babesa eman zioten gazte asanbladari lanean jarraitu eta gazteen eskubideen defentsan borrokatzen jarraitzeko. Hori dela eta, ihauterien gaia etxebizitza eskubidea izango da eta bertan parte hartzeko deia luzatu diote Plentziako gazteriari.

Plentziako Gazte Asanbladaren oharra:

Pasadan abenduaren 30ean, Plentziako Gazte Asanbladak herri bilerarako deialdia luzatu zuen Plentziako gazteon artean. Lortu genituen ekarpenak, batez ere, jai herrikoiak burutzeko adostasuna, batez ere Plentziako lehenengo Ihauteri tematiko herrikoia bultzatzeko asmo irmoa eta etxebizitza duinaren aldeko borrokan jarraitzeko adostasuna.

Plentziako gazteok euren babesa eman diote Gazte Asanbladari lanean jarrai dezaten, herria indartu eta gazteon eskubideen aldeko defentsan borrokatu dezaten.

Azkenik, PLENTZIAKO LEHENENGO IHAUTERI TEMATIKO HERRIKOIen egitaraua hau izango da:

  • 12:00etan Herri poteoa elektrotunagaz
  • 14:30etan Bazkari herrikoia (sarrera 10 euro: bazkaria +edaria + kontsumizio 1 txoznetan)
  • 16:30etan Euskaraokea
  • 18:30etan Kalejira
  • 20:30etan Kontzertuak

UKABILKADA



ITZIARREN SEMEAK



AUSKALO NON




(Kontzertuak doanik izango dira)

Eta gero, GAUPASA dj-egaz eta sorpresa gehiagorekin.

Ihauteri hauen gaia ETXEBIZITZA izango da. Otsailaren 28an Plentziako Jai Alai frontoian itxaroten zaituztegu!! Animatu eta Parte hartu!!!

GAZTEOK BATU, HERRIA ALDATU!!!

No hay comentarios: