2008/11/02

Historia eta helburuak


Iragana:

Orain dela 4 urte Plentzia eta Gorlizko zenbait gazte, gazteon arazoei aurre egiteko Plentziako Gorlizko Gazte Asanblada sortzea erabaki zuten, ikusten baigenuen gazteok dauzkagun arazoei aurre egiteko geratzen zitzaigun irtenbide bakarra denok batera antolatzea zela, bai Plentziko Gazteak zein Gorlizko gazteak.

Ordutik, PGGA-k gora behara asko izan ditu, baina beti ere Plentziako eta Gorlizko gazteak bizi izan dituzten problemak kontutan izanda eta honi aurre egiten sahiatuz, nahiz eta gure balibideak oso eskasak izan diren eta horrek kriston mugak suposatu du ohiartzuna izaterako orduan.

Hasieran, PGGA-an gure arazoei aurre egiteko antolatzeko gune askea oso garrantzitsua zela ikusi genuen eta hau holan izan da, sinbolikoki Kristoko Aldapan dagoen Baseliza okupatu genuen. Okupazio honen bitartez Udaletxeari adierazi nahi genion, gazteak bertan geundela eta gure burua antolatzeko gune aske bat behar genuela. Ikusita, Kristoko Baseliza eraikuntza historikoa zela, okupazioa bertan behera ustea erabaki genuen eta aste bateko epea eman genion Plentziko Udaletxeari.

Plentziako Udaletxeak ez zuela ezer jakin nahi ikusirik, hurrengo astean Portaletas ondoan, oraindik hutsik dagoen etxea, okupatzea erabaki genuen. Bertan hainbat kuadrileetako gazteak bildu ginen eta esan daiteke gazte asanbladaren momenturik gorenena izan zela. Baina, bi aste pasa eta indar errepresiboak etorri ziren eta gazteok egiten ari ginen izugarrizko lana bertan behera geratu zen. Gaztetxe hartan hainbat ekimen bultzatzen ari ginen; euskararen normalkuntza, sexu gela… eta beti ere gazteon arazoei handienetako bateri aurre egitea, espekulazioari. Ordutik, PGGA-ren dekadentzia hasi zela esan daiteke, baina autokritika egiteko balio izan digu. Garai hartan ezin izan genuen oinarri sendo sustraitu eta jaso genuen lehen kolpe handian ikusi zen. Gero beti gaztetxearen helburua gure lehenengo helburuetako bat izan da, bestelako arazoak albo batean utziz eta indar handiak horretan galduz. Azken finean, gure estrategia ez zetorren bat egoerarekin, horrek ez du esan nahi guk ikusten genuen arazoen irakurketa txarra zenik.

Egoera hau izanda, gazte asanblada erabat sakabanatu egin zen orain dela 2 urte, baina beste gazte mugimendua hasi zen, Plentziko gazteon jai batzordea. Bertan hainbat kuadriletako gazteak bildu ziren, jaiei bultzada emateko. Jai batzordeak kriston arrakasta eduki zuen eta azpimarratu behar da, PGGA-tik jaiotako ekimen bat izan zela baina ordurarte eramandako estrategia erabat aldatuta. Nahiz eta, gazte kuadrileen jai batzordeak gazteon problematikari ez erantzun, gazte kuadrileen arteko elkarlana, antolaketa eta elkarbizitza bultzatzeko balio izan du, besteak beste.

Bere aipatu egin behar da, orain dela ia urte bat alkatetzan egindako aldaketa eta antza denez, baina dena ikusi beharko, udalaren partetik gazteon ahotsa hobeto entzungo dutela dirudi, baina hobeto da ezer ez aurreikustea badaezpada.


Oraina:

Egoera nola aldatu den ikusita, PGGA berriz, zirikatzeko indarrakin batu egin da eta beti ere gazteon arazoei aurre egiteko. Gizartearen azterketa egin ostean PGGA-k honako arazo handiak ikusten ditugu:

- ESPEKULAZIOA: PGG-tik ikusten dugu gazteek gaur egun etxe bizitza duin bat lortzeko kriston arazoak dituztela eta hau batez ere, Espainar Gobernuak, Eusko Jaularitzak eta baita, Plentziko eta Gorlizko Udaletxeak eraman dituzten politika espekulatzaileengatik izan da, gutxi batzuen negozioa bultzatuz eta gazteontzako etxe-bizitza duin baten eskubidea ukatuz.

Gaur egungo egoera eta orain lau urteko egoera nahiko antzekoa da, nahiz eta etxe bizitzen prezioak behera egin, eraikuntzaren sektorea jasaten ari den krisia dela kausa. Hala ere, gazteek kriston arazoak dituzte etxe bizitza duin bat eskuratu ahal izateko eta horrek gazteon eguneroko bizitzan kriston eragina dauka; etxetik gero eta beranduago joatea, zure bizitza hipotekatzea, familia osatzeko orduan muga… Plentzia eta Gorlizko egoera ikusirik uste dugu baudaudela etxe nahikotxo eta ez dela gehiago eraiki behar, baizik eta urte osoan zehar hutsik dauden pisu jabeen aurka neurriak hartzea, jabeei behartuz etxeak prezio egoki batean alokatzen. Espainar Konstituzioak dino jabego pribatuak izaera soziala eduki behar duela eta etxe bizitza jabego pribatua den neurrian, hutsik dauden etxeek ez dute izaera sozialik betetzen. Jabego Pribatuaren izaera soziala kontutan hartuta hutsik dauden etxeko jabeen aurka neurriak hartu daitezke, Europako beste herrietan egin den bezala.
PGGA-tik hasierako neurri bezala ikusiko genuke baina uste dugu arazoa sustraitik konpondu behar dela eta horregatik salatu nahi dugu, sistema neoliberal honek ESPEKULAZIOA babesten duen bitartean OKUPAZIOA kriminalizatzen duela. PGGA-k adierazi nahi du OKUPAZIOAREN ERABILPENA LEGITIMOTZAT IKUSTEN DUELA ESPEKULAZIOARI AURRE EGITEKO. Bere Plentziako eta Gorlizko udalak deitzen ditugu honen inguruan eztabaida herritarra bultzatzera.

- PREKARITATEA: Espekulazioaren arazoarekin batera prekariatatea dator. Gaur egun, gazteak lan merkatura sartzeko kriston arazoak dituzte edo hobeto esanda behin lan merkatuan sartuta sistema kapitalista honen krudaltasuna jasan behar dugu, gazteak merkantzian bilakatuz. Gure lan baldintzak nahiko txarrak izanez; soldata txikiak, lan ordu larregi, kontratu finkorik ez edota kontratu eza… Honek izugarrizko eragina dauka eguneroko bizitzan eta lehenago aipatu dugun espekulazioaren arazoarekin oso lotuta dago. Gaur egun etxeen prezioak nola dauden ikusita, ia gazte gehienek dauzkagun lan kontratuekin oso zaila daukagu etxe bat erostea eta erosiz gero gure burua bizitza osorako hipotekatuta utziko genuke, besteak beste. PGGA-k Espainar Gobernua eta Eusko Jaularitzak honen erantzule ikusten ditu, eta Plentziako eta Gorlizko Udaletxeari neurriak har ditzatela eskatzen diegu. Adibidez, Plentziako eta Gorlizko gazteen lan kontratu guztiak baldintza duin batzuk betetzea eta gazteak kontraturik gabe lan egiten ez egotea; Plentzia eta Gorlizko taberneengan, enpresengan… kontrola handituz. Beti ere beharrezko ikusten dugu neurriak hartzekotan gazteen parte hartzea bultzatzea eta hauen iritziak kontutan hartzea.

- ARAZO SEXISTAK: Gazte eta Emakumea izanez gero jasaten duzun diskriminazioa bikoitza da eta horren aurrean Plentziako eta Gorlizko udaletxearen politika bakarrik instituzionalak izan direla uste dugu. Politika hauekin ez dira amaitzen gazte eta emakumeen arazoak, eta uste dugu sensibilizazio kanpaina potente bat bultzatu behar dela gaur egun gizartean bizirik dirauten jarrera matxistekin amaitzeko, beti ere gazteen parte hartzea beharrezko ikusten dugu. Gaur egungo gazteak gure ondorengoei gure baloreak trasmitituko dizkiegu, beraz matxismoaren trasmiziarekin akabatzea gure esku dago.

- EUSKARA: PGGA-k salatu nahi du udaletxearen partetik eraman diren Euskarra politikak eta baita autokritika eginez gazteon erabilpen eskasa. Horretarako eskatzen diegu Plentziako eta Gorlizko Udaletxeei bi hizkuntzen berdintasuna bermatzea arlo instituzionalean, baita honen erabilpenerako sensibilizazio kanpaina irekitzea. PGGA-an gure partetik euskara hasi gara erabiltzen gure batzarretan, Euskararen normalkuntzaren aldeko apostua eginez.

- ALDAKETA KLIMATIKOA: Sistema neoliberlalen politikak, naturaren errespetu eza, aldaketa klimatikoa azkartzea ekarri du; poloak urtzea, berotegi efektua, pretoleoren gehiegizko erabilpena… Munduaren etorkizuna arrisku larrian dago eta munduko jabeek honi aurre egiteko eramaten ari diren politikak oso eskazak dira, nahiago baitute beraien poltsikoak diruz betetzea natura errespetatzea baino( Euskal Herrian AHT-ren kasua). Baina dena ez da posible, poltsikoak diruz bete edo inguremena errespetatu. PGGA-k ikusten du, gazteak ez daudela behar beste sentsibilizatuta eta Instituzioen partetik politika hipokritak eramaten direla, aldaketa klimatikoaren diskurtsoa erabiliz initeresatzen zaienean bere politikekin bat ez etorriz; Zentral termiko gehiago egiteko proiektuak, AHT, Super-sur bezalako proiektu txikitzaileak, kontsumismoaren baloreak bultzatzea… Honen aurrean PGGA-k beharrezkoa ikusten du gazteon sensibilizazio, etorkizunean guk jasoko baititugu aldaketa klimatikoaren ondorioak eta gu izango baigara munduaren gidariak. Honen aurrean, Plentziako eta Gorlizko Udaletxeei eskatzen diegu eztabaida herritar sakona sortzea honen inguruan eta ingurumenaren errespetua bultzatzea, ez bakarrik hitzez, baita ekintzez. Horregatik PGGA-k Plentziako eta Gorlizko Udaletxeari AHT-ren kontra agertzea eskatzen diegu, ingurumena errespetatzen ez duen proiektua baita.

- DROGAK: Plentziako eta Gorlizko gazteek aspaldidanik drogen arazoa jasaten ari dira. Belaunaldi zaharrak, belaunaldi berriak eta gazte asko drogetan sartzen dira. Gure ikuspegitik, drogeek ikuspegi kritiko eta iraultzaileari ez diotela mesedirik egiten eta sortzen duen dependentzia gazte iraultzailetan sortu daiteken ahulezia bezala ikusten dugu. Bere ez dugu ongi ikusten drogak ilegalak izatea, honen inguruan mafiak, delikuentzia eta abar sortzen baitira. Horregatik, PGGA drogen legalizazioaren aldeko jarrera dauka eta Plentziako eta Gorlizko gazteen artean drogeen inguruan eztabaida handia egin behar dela uste dugu.


- AISIALDIA: Gaur egun, kirol federatuetatik aparte gazteak aisialdietarako alternatiba askorik ez daukate. Federatu egoten ez bazara kirolik praktikatzea oso zaila duzu. Askotan beste elkarteek egiten dituzten tailerrak burutu ahal izateko ordaindu behar izaten da. Honetaz aparte, gazteek ez daukate aisialdirako besterik. Plentziako eta Gorlizko udalek bultzatu dituzten tailerrak ez dute arrkastarik izan, hauek gazteen nahiak ez baitituzte betetzen. Honen zergatia erraza da aurkitzea; gazteei ez baitzaigu galdetu zer nahi dugun.

Etorkizuna:

Aurretik aipatutako arazo guziten aurrean PGGA-k gazteon antolakuntza beharrezkoa ikusten du. Antolakuntzaz aparte, oso beharrezkoa ikusten dugu espazio aske bat eskuratzea gure ekimenak aurrera eraman eta gure arazoei aurre egin ahal izateko. Leku bat, non gazteak espekulazioaren inguruan eztabaidatu eta honi aurre egiten sahiatzen garen. Leku bat, non prekaritatearen aurka borrokatu, eztabaidatu eta antolatzen garen. Leku bat, non matxismoa lekurik ez daukan eta beste balore batzuk erakusten diren. Leku bat, non aldaketa klimatikoaren inguruan sensibilizatzen den. Leku bat, non gazteok gure tailerrak egiten ditugu beste aisialdi alternatiboak bultzatuz ; kontzertuak, malabarrak....
Leku bat non, drogen arazoen inguruan eztabaida sakona bultzatzen den. Azken finean, PGGA-k uste du Plentziako eta Gorlizko gazteok GAZTETXE bat behar dugula. Gaztetxearekin, esan nahi dugu lokal bat non guk gure burua antolatzen dugun eta autogestionatzen garen. Udaletxeak espazio hau emanez gero, ez dugu onartuko hauen esku sartzerik. Horregatik azpimarratzen dugu autogestionatuta izan behar dela eta gazteon antolakuntzaz soiliz aurrera eramana. Udaletxeak, gure eskakizunak betetzen ez baditu eta PGGA-k gazteen babesa lortuz gero, beste bide batzuk jorratuko genituzke gure espazio askea lortzeko. Beraz, honekin esan nahi dugu Okupatzeko prest gaudela.
Alegia, Gaztetxearen lorpena bere biziko garrantzia daukala uste dugu etorkizunari aurre egin ahal izateko.


HERRI 1, GAZTETXE 1!!!

No hay comentarios: