2012/02/05

IV. INAUTERI TEMATIKOAK!

Dagoeneko, aurtengo IV. Inauteri tematikoen antolaketa martxan dago. Momentuz hurrengoa aurreratu dezakegu. IV. edizioa MARTXOAREN 3an izango da eta gaia ETORKIZUNA izango da. Hau da, nola ikusten duzue zure burua etorkizunean, nola imajinatzen duzue etorkizuna, nolako aldaketak espero dituzue etorkizunean, zein itxaropenak dituzuen etorkizunerako, nola imajinatzen duzue Plentzia, Gorliz, Euskal Herria, Mundua etorkizunean????????????????
Horretaz gain, hona hemen aurten gauean egongo diren taldeen abesti bana.
 Revolta Permanent: 
Ingo Al Deu
 Rotabator


ANIMATU ETA PARTE HARTU!

2011/11/22

ZER NOLAKO GAZTETXEA NAHI DOZU?? ASMATU ZURE FORMULA!!

Azaroak 25, ostirala
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguneko kontzentrazioa.

"Egoera hau aldatzeko gazteon inplikazioa ezinbestekotzat jotzen dugu".

Abenduak 3, larunbata
Euskararen Eguneko bertso hop edo bertso afaria (oraindik zehaztu gabe).

"Euskara bultzatzeko eta beste eredu kultural bat bultzatu nahian".

Abenduak 17, larunbata
Nolako gaztetxea nahi dugu? Topaketak. Kanta poteoa.

"Bertan gazteak zein eragile desberdinak gonbidatuko ditugu etorkizunean egongo litzatekeen gaztetxearen funtzionamendua hobea izateko eta orain arte zuen ustez egin diren akatsen inguruan eztabaidatzeko".

"Horrenbestez, Plentzia eta Gorlizko Gazte Asanbladatik zuen formula azaleratzeko, asanbladan eta ekimen desberdinetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Gurea ez delako formula bakarra, guztion beharra delako asmatu zure formula!".

AZAROAREN 22an ASTEARTEA, KOADRILA ETA GAZTEONTZAKO BATZARRA

Gazte Asanbladak "ASMATU ZURE FORMULA" kanpainaren barruan gazteak eta koadrilak deitzen ditu hurrengo asteetan egingo diren ekimenetara.

Lehenik eta behin kanpaina honen azalpena egiteko, gaur, AZAROAK 22 ARRATSALDEKO 19.00TAN PLENTZIAKO ASTILLEROAN.

hurbildu eta parte hartu!! guzion inplikazioa beharrezkoa delako!!

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

2011/10/25

KUKUTZAREN INGURUKO HITZALDIA GORLIZEN

 Plentzia eta Gorlizko gazte asanbladak Gorliz eta Plentziako gazteok nahi dugun gaztetxe eredua galdetuko du Abenduaren 17an ospatuko diren topaketetan. Asmatu zure formula lelopean, bakoitzak gaztetxe baten eredu bat izango duenez, bakoitzak gaztetxe baterako duen formula azaltzea nahi dugu. Bertara hurbilduko den jendea aldez aurretik beste gaztetxeen funtzionamendua ezagutu dezaten. bariku honetan, Urriaren 28an, Kukutza gaztetxeren inguruko hitzaldi bat egongo da Gorlizko teresiano eraikinean.

2011/10/16

hemen gaude berriro!!!

kaixo irakurle!
Geldiune txiki baten ostean blog-a martxan jarriko dogu berriro, Plentzia eta Gorlizko gazte asanbladaren berria izan dezazuen!!
Dakizuenez, Abuztuaren 8an Ermitatze Gaztetxetik desalojatu gintuzten 8 hilabeteren ostean. Gure herrientzat gertakari historikoa izan da, gaztetxe batek ez baitzuen inoiz hainbeste denbora iraun bi herri hauetan eta herrian gazteon lanari buruz berba egitea lortu dugulako. Deskribaezina da bertan jarri dogun ilusioa, kompromisoa, gogoa... beste herri eredu bat lortzearen helburuarekin, inolako interes pribatuarentzat lan egin barik, eta batez ere inoren menpe, gure artean erabakiak hartzeko eta autogestionatzeko gai garelako!!!

Plentzia telebistak desalojoaren hurrengo bideoa egin zuen, eskerrik asko PTB egindako lanagatik!


 Desalojoaren hurrengo bi egunetan, gazte eguna aste horretan ospatuko genuela, udaletxe aurrean akanpatzea erabaki genuen, udalari azalpenak eta irtenbideak eskatzeko, gazteok berriro kalean geundela ikus zezaten, eta ez genuela gure ekimenak aurrera eramateko topaketa lekurik  ikus zezaten. Beraz gure kanping dendak bertan jarri genituen bi egunetan zehar, eta horrek suposatu zuen presioa dela eta,  bi udaletxeekin batzen hastea lortu dugu,  irtenbide teknikoak bilatzeko, ez dugulako denboraldi baterako lekua nahi, baizik eta leku finko bat, non hurrengo belaunaldiek ere antolatu ahal izango diren. MOMENTUZ BI UDALETXEEKIN BI BATZAR IZAN DITUGU, ETA HILERO BAT OSPATUKO DUGU ALDERDI POLITIKO GUZTIEKIN BATERA GAZTETXEA LORTZEKO.

Hori izan da ERMITATZE gaztetxearen desalojoaren inguruko informazioa, baina aurten ez da izan hori desalojo bakarra. Hain sonatua izan den Kukutza gaztetxearen desalojoa ere aurrera eraman da etxearen demolizioarekin eta guzti, Guretzat eredua izan delako, eta betiko izango delako, hurrengo erreportaia utziko dizuegu kukutzari buruz gehiago jakiteko.



 

 

2011/06/28

eraso sexistarik ez!!


Plentziako neska batek jasandako erasoaren inguruan gure irakurketa argi eta garbi kaleratu nahi dugu. Lehenik eta behin gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diogu biktima nagusi den neskari.

Gaur, beste behin ere emakumeon kontrako indarkeria kasu baten aurrean aurkitzen gara. Plentziako emakume bat erasotua izan zen pasaden azaroan. Biktimaren esanetan, metrotik jaitsi ostean, gizonezko batek jarraitu egin zuen eta, etxerako bidean, eraso egin zion eta lurrera bota zuen.
Jakin ahal izan denez, ustezko erasotzailea kalean eta kargu barik dago gure artean.

Kasu honetan Emakumeak, erasotzailea gainetik kentzea eta ihes egitea lortu zuen.  Baina bihar beste emakume bat izan daiteke bortxatua erasotzailea kalean egonda. Beraz, herriko neska guztien aurka egindako eraso bat izan da hau. Ezin da salatu gabe gelditu eta ezin da horrelakorik berriro gertatzen utzi.

Indarkeriari aurre egiteko emakumeon arteko elkartasuna eta antolakuntza nahiz borroka feministaren premia azpimarratu nahi dugu. Eta ez hori bakarrik, baita indarkeriaren aurrean jendarte osoaren inplikazioa ere. Izan ere, guztion ardura da, nagusitzen den sexismoa eta indarkeria adierazpen ororekin bukatzea.

Beraz, eraso hauen aurrean elkartasuna, autodefentsa eta erantzun zuzena ematera deitzen dizuegu. Honelako jarrerak dituztenak gure gizartetik kanpo nahi ditugula ozenki adierazi nahi dugu. Sistema patriarkalarekin apurtu beharra dugu eta jendarte berri bat eraiki.

Lan handia dugu aurretik, emakumeen eskubideen aldeko borrokak ez baitu etenik. Haserre gaude eta beste behin emakumeonganako indarkeriarekin amaitzea exijitzen dugu. Jarrai dezagun feminismotik lanean, emakumeoi zor zaiguna borrokatuz. Plentzia, eta Euskal Herri feminista lortu arte!

Erasoen aurrean ezin garelako ez ixilik ezta geldirik ere geratu!!! Gure auzo eta herrietatik erasotzaileak baztertzen jarraituko dugu!!!

ERASO SEXISTARIK EZ!
ZIABOGA HERRIARI!!!






2011/03/08

gaur kontzentrazioa

Gaur arratsaldeko 20:00etan plentziako pirulian. zubi ondoko plazan, emakumearen eskubideen aldeko kontzentrazioa egongo da.

Eta zapatu honetan, martxoak 11, arratsaldeko 19.30tan feminismo tailerra egongo da gaztetxean.


animatu eta parte hartu!

2011/02/03

otsailaren 14an autodefentsa tailerra gaztetxean

Hilaren 14an, astelehenean, gaztetxean emakumeentzako autodefentsa tailerra egongo da arratsaldeko 18:30tan. Tailerrak duen arrakastaren arabera, parte hartzen dutenek erabakiko dute astero aurrera eramatea edo ze maiztasunarekin egingo den. beraz, ANIMATU!

ERMITATZE GAZTETXEA BIZIRIK!!
GAZTEOK BATU HERRIA ALDATU!!

2011/01/14

domekan zinea gaztetxean

Ezin izan dute deklaratu Ermitatzen identifikatutako gazteek

Goizeko 9:30etik aurrera deituta zeuden Getxoko Guardiako Epaitegian joan den ostiralean Ertzaintzak Plentziako Ermitatze gaztetxean identifikatutako zazpi neska-mutilak. Horietako batzuk aurkeztu diren arren, ez dute deklaratzerik izan. Hasiera batean, atzerapenaren arrazoia "sare informatikoan matxura" zela adierazi diote epaitegiko langileek Iñaki Carro Bilboko Okupazio Bulegoko abokatuari. Lehenengo gaztea sartu behar zenetik bi ordu igaroak zirela, berriro joan da galdetzera letradua. "Matxura ikusita, epailea beste zereginetan" zebilela esan diote orduan. Hala ere, ez diote magistratuak laster hartuko zituen ala ez argitu. Eguerdiko 11:45 inguru zirela alde egin dute abokatuak eta gazteek. Izan ere, "arazo informatikoak tarteko", neska-mutilei agertze-akta egiteko aukerarik ere ez omen zeukaten tokiko langileek. Zazpi gazteei usurpazio delitua leporatzen diete, Antolin Deuna plazatxoko Uriartenatxikia etxeko jabeak salaketa jarri ostean. Argazkian, Ermitatze gaztetxea / © Plentzia eta Gorlizko ezker abertzalea.

"Nahikoa daukate idazmakina bat hartzea", bota du harriduraz Iñaki Carro Bilboko Okupazio Bulegoko abokatuak. Nahiz eta horretarako deitu, agertutako gazteetako bati ezin diote Guardia epaitegian deklaraziorik hartu, adin-txikikoa delako. Hori adierazteko agiririk ere ez diote egin mutilari. Bigarrenez deitu arte itxaron beharko dute gazteek. Bestalde, usurpazio delituan, Getxokoa, premiazko diligentzia prozedura erabiltzen duen epaitegi "bakarra" dela nabarmendu du Carrok; baita bere desadostasuna agertu ere. Bere ustez, denbora gehiago behar da alderdi guztiak aztertzeko: "etxearen egoera zein den, erortzeko arriskuan dagoen, jabea salaketa jarri duena ote den...". Bestalde, "demagun hamar minutu baino ez dituzula egin gaztetxean eta, hain justu, identifikatzen zaituztela. Nahikoa ote da usurpazio delitua leporatzeko?", gaineratu du letraduak. Auzia prozedura arruntera aldatzea eskatuta dauka Carrok.
(uk-berri)

2011/01/09

ERMITATZE GAZTETXEA ZUTIK!

Abenduaren 18an beste etxe batean sartu ginen Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladako lagunak, baina lau ordu baino ez genuen iraun bertan. Sartu eta gutxira agertu ziren Plentziako Artekaleko eraikinean udaltzainak, jabearekin harremanetan jarriko zirela esanez. Handik bi ordutara agertu zen aipatu laguna. Otsailean etxea bota eta sei apartamentu eraikitzen hasiko zela esan zigun jabeak. Eraikinaren egoera kaskarra zenez alde egitea erabaki genuen.
Orain dela lau egun Andra Mari kaleko 1.zenbakiko etxean sartu ginen Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladako (PGGA) kideok, bertan gaztetxea egiteko asmoz. Izena ere jarri diogu jada eskualdeko gune autogestionatu berriari: Ermitatze gaztetxea. Izan ere, baseliza atzealdean dago, Piruli plazatxotik eta Jai Alai frontoitik gertu. Lehenengo egunean udaltzainen bisita izan zuten. Hiru gazte identifikatu zituzten arren, ez genuen arazorik eduki. Ostiral gauean ordea, ERTZAINTZAK agertu ziren gaztetxetik etxeko jabeen salaketa jaso ostean. 6 gazte identifikatu zituzten eta hurrengo asteartean getxoko epaitegian epaituko dituzte. Hori gutxi balitz, Ertzaintzaren partez tratu iraingarria jasan eta hurrengoa entzun behar izan zuten besteak beste; "agachate y mira mi bragueta", "tu compañero es tonto del culo".... Hala eta guztiz, GAZTETXEA ZUTIK DIRAU!!!
Oztopoak oztopo, egun hauetan garbitze eta atontze lanetan gabiltza. Albait lasterren hasi nahi dugu tailerrak eta hitzaldiak egiten. Bi aste barru etxeko hiru solairuetatik behekoa prest egotea espero dugu PGGAkoek, desalojo mehatxurik egon ezean. Hori dela eta, eskualdeko neska-mutilei Ermitatze gaztetxera hurbiltzeko gonbitea luzatu diegu, auzolanetan laguntzeko asmoz ,epaiketa salatzeko eta desalojoa ekiditzeko.
ETORRI GAZTETXERA!!!

2011/01/06

PLENTZIA ETA GORLIZKO GAZTEOK GAZTETXEA LORTU DUGU!


Animatu eta hurbildu gaztetxera datozen egunetan etxea txukuntzeko eta denon artean ekintzak burutzen hasteko!

2010/10/29

ermuara egindako txangoa




Pasadan larunbatean,Urriak 23, 2010eko udazken-negurako antolatu ditugun ekintzekin jarraituz, Plentzia eta Gorlizko gazteok ermua mendira hurbildu ginen oinez. Goizeko 10:30tan geratuta ginen Plentziako portuan eta hamaikak aldera irten ginen bertatik.





Hondartzako paseo osoa zeharkaturik astondoko eskileretatik jarraitu genuen bidea, eta gaztelutxoan arnasa hartu ondoren itsasargiko bidea hartu genuen. Egun polita irten zen, eguzkitsua eta argazkilarientzako egokia. Argazki piloa atera genituen, baina bidea jarraitu beharra geneuka. Bateko ilaran eta ikurrinak eskuan hartuta gailurrera iritsi ginen gazteok, gaztetxea aldarrikatzeko asmoz.



GOGORATU, HURRENGO EKINTZA OSTIRALEAN, URRIAK 29 BERTSO AFARIA!!!!!

GAZTEAK BATU HERRIA ALDATU!!

2010/06/21

Plentziako III. Gazte Eguna



2010-eko Maiatzaren 8an Plentziako III. Gazte Eguna ospatu zen, PAUSOZ PAUSO HERRIA MUGITUZ lemapean.
Erantzuna izugarria izan zen, giroa paregabea eta herriko gazteak prest egon ziren proposatutako joku guztietan parte hartzeko. Eguerdiko 12ak aldera batu ginen Plentziako futbito zelaian. Txozna, musika eta apurka apurka koadrila guztiak agertzen hasi ziren tortila txapelketan parte hartzeko. 11 tortila aurkeztu ziren eta TELETRONPAK koadrilako tortila izan zen garaile.

Asanbladatik gazteeei biolentzia matxistaren errealitatea erakutsi nahi genien, gure gizartean existitzen den minbizia horren egia erakutsi. Horregatik, bazkaldu ostean gai horren inguruan antzerki txiki bat prestatu genuen.







Ondoren, jinkanarekin hasi ginen. Taldeak egin genituen, eta joku desberdinetan aritu ginen. Arrakastatsuenetariko bat, nola ez, twisterra izan zen.

Gazteek dena eman zuten jolasetan, beraz atseden bat behar izan zuten, afaldu ostean kontzertuetan dantzan jarraitzeko. Haxotz eta Unsain anaiak taldeek jarri zuten erritmoa, eta konturatu barik eguna egin zen.


PAUSU PAUSU HERRIA MUGITUZ!!

GAZTEOK BATU HERRIA ALDATU!!

GAZTEOK BATU GAZTETXEA LORTU!!

2009/03/21

Lehenengo Inauteri tematikoen kronika

Martxoaren 7an, etxebizitza gai bezala hartuta, Plentziako lehenengo inauteri tematikoak ospatu genituen, jaia eta aldarrikapenak tartekatuz. Plentzia eta Gorlizko herrian martoxak 7 etxebizitzaren aldarrikapenerako abiapuntua bilakatu zen, horren adierazlea izanik egun osoan zehar bildu ginen gazteak etxebizitzaren egoera salatzeko.

12.30tan hainbat gazte Astilleroko enparantzan bildu ginen inauteriei hasiera emateko. Txupinazoa ostean trikitixen doinuekin batera alde-zaharreko kaleetatik murgildu ginen, alde zaharrean giro ederra sortuz. Goiza igaro ahala hainbat gazte batuz joan ziren eta eguerdirako 220 gazte baino gehiago geunden antolatutako gazte bazkarian.

Bazkaria eta gero, kontutan hartuta hurrengo egunean emakumearen nazioarteko eguna ospatzen zela, " Mal Habrigo" antzerki taldeak emakumearen egoera salatzeko komedia antzeztu zuten.
Arratzaldean gazte gehiago hurbilduz joan ziren eta antzerki ostean kalejira errebindikatzailea ospatu zen. Euria, batukadaren doinuakin eta hainbat lemen artean ( ke pasa! Ke pasa! ke no tenemos casa!! edo herria bat! Gaztetxe bat!!!....) , Plentzia eta Gorlizkoa gazteok, berriz ere, Plentziako kaleetatik murgildu ginen. Ziur aski eguneko ekimen politena izan zen, ordu batez plentziako kaleak, urteetan zehar, jasan duten monotoniakin apurtzea lortu izan genuen. Bertan, baita, ikusi zen Plentzia eta Gorlizko gazteok baturik egonez gero edozertarako gai garela.

Gauerako Jai-Alai frontoia jendez gainezka egonez zen eta bertara hurbildu ginenok Astitzen, Manifa, Auskalo Non eta DJ Culoen doinuaz gozatzeko aukera izan genuen. Beraz, lehenengo inauterik tematikoak giro ederrean amaitu ziren.

Hurrengo urtean berriz ikusiko garelakoan,
zorionak plentzia ta gorlizko gazteoi!!!


Argazkiak:


Gazteok batu, gaztetxea lortu!!!
Gazteok batu, etxebizitza duina lortu!!!
Gazteok batu, herria aldatu!!!

2009/03/18

BATZARRA UDALETXEAGAZ

Atzo,martxoak 17,Plentziako alkatesa eta Gazteri zinegotzia PGGAgaz elkartu ziren. Hiru gai landu genituen: Gaztetxearen proposamenaren erantzuna; Herriko "mobiliario"aren zainketa eta PGGAren konportamentua eta proposamenen beharra herrian burutzen diren ekimenetan:

1.- Udaletxearen erantzuna aurkeztu genuen proposamenari espero genuena izan da,ezezkoa alegia. Plentziako udaletxeak ez dauka guk pentsatzen genuen horrenbeste diru, eta tokirik ez dago herrian eraikin berri bat ipintzeko. Hala ere, lanean jarraituko dugu bai Plentziako udaletxearekin,erakutsi duten gureganako harrera onagatik batez ere,antzinean egon diren alkateek eta zinegotziek ez bezala, eta sailatuko gara Gorlizkoarekin harremanetan hastea. Honek ez du esan nahi beste konponbiderik ez dugula bilatuko.

2.- Udaletxetik eskatu digute ea saiatu al garen herriko gazteak,batik bat,konzientzatzen herriko paretak eta "mobiliario"a zaindu ditzaten.Plentziako udaletxeak dirutza izugarria gastatu behar izango du aurten soilik herriko paretak garbitzen,guk zikindu ditugun paretak garbitzen.Diru horrekin gauza pilo egin al direla ikusita,behintzat planteatu beharko da hurrengorako.

3.- Udaletxetik oso ondo baloratu da orain arte PGGAk eginiko lana (bai ihauterietan,Palestinari buruzko hitzaldia...).Orain,eskatu digute herriko ekimenetan pixkat gehiago parte hartzea,ez bakarrik gure ekimenetan.Gure erantzuna argi dago,bagabiltza lanean herriko proiektu ezberdinetan,eta horretan jarraituko dugu,bai PGGAk antolaturiko ekimenetan zein beste edozein elkartek deituriko ekimenetan,beti balore batzuk kontutan hartzen direla jakinik.

2009KO MARTXOAREN 18A, PLENTZIA, EUSKAL HERRIA.

PGGA

2009/03/17

hurrengo batzarrak



hurrengo batzarrak martxoaren 19an goizeko 11etan eta 18an arrastiko seiretan. Gero barikuro batuko gara arratzaldeko 6retan astilleroan. Animatu eta etorri, denon artean gure herrien arazoei aurre egingo diegu eta! GURE ARAZOAK ZURE ARAZOAK ERE BADIRA, ETORRI!
GAZTEAK BATU HERRIA ALDATU!!!
GAZTEAK BATU ETXEBIZITZA DUINA LORTU!!
GAZTEAK BATU GAZTETXEA LORTU!!!